Energiaren taula

Taula honen datu guztiak orrialde honetatik aterata daude: http://www.berriotxoa.com/images/library/File/Encuesta%20EA21-09-10.pdf. Datu horiek guztiak ateratzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleei galdetegi bat egin zieten eta helburua hauek energia aurrezteko orduan zituzten jarrerak ezagutzea zen.

Jarrerak

Argi naturala aprobetxatzen duzu?

Elektrotresnak txikiak deskonektatzen dituzu?

Kontsumo txikiko bonbillak erabiltzen dituzu?

Garrantzitsua deritzozu elektrotesnak

kontsumo murritzeko izateari?

Inoiz ez

8

43

74

12

Noizbehinka

26

66

97

29

Maiz

111

117

112

121

Beti

331

254

197

316

Baliogabeak

5

1

1

3

481

481

481

481

2010/05/28


Energia berriztagarrietan oinarritutako gizartea posiblea da, horien bidez egingo zaio aurre egungo energia krisiari. Eskuragarri ditugun datu guztien arabera, energia berriztagarri edo garbien garapena geldiezina da eta, beraz, munduko energiaren etorkizuna energia iturri garbi horien eskutan dago,planeta berotzearen kontrako borrokan ere lagunduko duten iturrien eskutan.

2010/05/27

Bilboko irakasleen eskolako energia kontsumoa

Askotan, energia xahutzen dugu eta behar den baino energia gehiago kontsumitzen dugu. Hau da adibidez, Arangoitin dagoen unibertsitatearen kasua:

Eraikina: barneko argiaren kontsumoa
Geletan beti argia piztuta egoten da nahiz eta inor ez egon baita pasabideetan ere. Gainera, nahiz eta ondo argituta egon, harrerako argiak piztuta egoten dira eta baita beheko solairuan dagoen gelako argia ere.
Eraikina: barneko berogailuen erabilera
Nahiz eta hotzik ez egin, berogailuak egun osoan piztuta daude. Gainera askotan, berogailuak piztuta dauden bitartean, lehioak zabalik egoten dira.

Xahutzen den energia elektrikoa
Askotan ordenagailu gelan, behar diren baino ordenagailu gehiago piztuta daude, jendeak amatatzen ez dituelako. Gainera, askotan ordenagailuetako pantailak ere piztuta daude eta horrek guztiak energiaren kontsumoa handitzen du.

Etxabereak

Hemen duzue Amaia Garcia, Ane Miren Elorduy, Eli Gonzalez eta laurok etxabereen inguruan egindako multimedia. Multimedia hau Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklorako zuzenduta dago. Soinuarekin arazoak izan ditugu, izan ere, hemen ez dakigu zergatik baina ez da musika entzuten.

Energia kontsumoa jaistea

Denok dakigunez, energia aurrezteko ezinbestekoa da energia-kontsumoa gutxitzea. Izan ere, guk ere badugu energia-kontsumoa txikiagotzen laguntzeko erantzukizuna.

Ohartu zara inoiz neguan zein tenperaturatan izaten duzun etxean? Ez da gehiegizkoa? Agian, pare bat gradu gutxiagorekin ere eroso egon zintezkeen. Bestalde, ohiko bonbillen ordez eraginkorragoak diren hodi fluoreszenteak jarrita, energiaren % 80 aurrezten da. Edo, eskolara zoazenean, begiratu inguruko autoei. Ez da arraroa ia auto guztietan pertsona bakarra joatea?

Eta, autoz zoazenean, ezin da ibilbide bera egin ordu berdintsuetan garraio publikoa erabiliz? Badakizu autoen kea dela CO2-aren eta ondorioz, berotegi-efektuaren eta aire-kutsaduraren sortzaile nagusietako bat?

2010/05/25


Webquest honek energiaren erabilpenaren inguruan hitz egiten du . Egilea Miren Urquijo da eta Lehen Hezkuntzarako zuzenduta dagoen webquesta da. Wesquest hau motza da, izan ere, hiru saiotan burutzen da.

Webquesta hau aukeratu dut praktikan oinarritzen delako eta nahiko interesgarria iruditu zaidalako, umeek gaur egun egiten dugun energiaren erabilpenari buruzko informazioa izan dezaten. Webquest hau ikusi nahi baduzu klikatu tituluan.

2010/05/24

Energia aurrezteko konpromesuak

Hona hemen nik Podomatic programaren bitartez sortutako podcast-a. Podcast honetan, Barakaldoko Sta Teresa Bagatza eskolak energia aurrezteko hartu dituen konpromesuen inguruan hitz egiten dut. Podcast amaieran galdera batzuk botatzen ditut, hain zuzen ere, zer egingo duzu zuk energia aurrezteko eta planetari laguntzeko?




2010/05/22

Photoscape programari buruzko tutoriala

Hona hemen Amaia Garcia eta biok Photoscape programaren inguruan egindako tutoriala. Tutorial honetan, Photoscape programarekin argazkiei egin ahal zaizkien zenbait moldaketa azaltzen ditugu. Espero dugu lagungarria izatea eta programa honek eskaintzen dituen funtzio batzuk ezagutzea.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Photoscape programari buruzko tutoriala | Erabiltzailea: Iria

2010/05/10

Energiari buruzko bideo zerrenda

Hona hemen energia gaiarekin zerikusia duten Embedr programarekin egindako bideo zerrenda. Bideo guztiak Youtube-tik hartuta daude.


Mozolo berdeak

Ondorengo bloga Eguzkibegi ikastolak sortu du. Ikastola honek Agenda 21 proiektuarekin lan egiten du. Bere helburua  ingurunearekiko begirunea eta jarrera aktiboak suspertzea da, hori dela eta, ingurumenarekin erlazionatuta dauden gauza desberdinak aztertzen ditu: hondakinak, kontsumoa, ura... Hauen guztien artean energia gaia ere lantzen dute. Energia atalean honako gauzak aurki ditzakezue: arkitektura bioklimatikoa, eguzkitiko energia, energia eolikoa, energiaren egoera munduan...

Blog interesgarria iruditu zaidanez, irakurtzea eta hor dagoen informazio guztia (albisteak, iritziak etab.) aztertzea gomendatzen dizuet.


2010/05/02

Nola aurreztu energia?

Gure eskuetan geratzen da planetari laguntzea eta horretarako, energiaren kontsumoa jaistea beharrezkoa dugu. Baina zer egin dezakegu? Hona hemen Barakaldoko Sta Teresa Beurko izeneko ikastetxeak energia aurrezteko hartu dituen konpromesuak ondorengo gauzak aurrera eramanez:

Ez dugu energia behar ez denean gastatuko, beraz:

  • Gelako argia beharrezkoa ez denean, argiak itzaliko ditugu. Horretarako, gelako arduradun bat egongo da. Klasean 5etan amaitzen denean, irakaslea honetaz arduratuko da. Ahal bada argi naturala erabiliko dugu eta horretarako, gelako pertsiana guztiak beti altxatuta egongo dira. Gainera, kontsumo gutxiko lanparak ikasgeletan jartzen saiatuko gara.  
  • Tresna elektrikoak ez ditugu piztuta utziko.  Ordenagailuak itzaltzeko ez dugu “stand by” sistema erabiliko.
  • Arduradun batek termometroaren tenperatura kontrolatuko du eta 20º baino gehiago dagoenean bi arduradunek berogailuak itxiko dituzte. Inoiz ez ditugu lehioak irekiko berogailuak piztuta dauden bitartean.

2010/05/01

Energia berriztagarriak: biomasa

Praktikak egiten egon nintzen eskolako aurtengo proiektuaren izena "energia" da. Hirugarren hiruhilabetekoan, energia berriztagarrien inguruan lantzen ibili dira eta honako hau da klasean erabili duten materiala. Material honek jendeak asko ezagutzen ez duen energia berriztagarri baten berri ematen digu, hots, biomasa. Argitalpen honi esker, biomasa zer den, dauden biomasa motak, ingurumenean dituen ondorioak...  ezagutzeko aukera dago.

Material hau Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat zuzenduta dago. Nik Calameo programatik hartu dut eta nire gaiarekin lotura handia duenez eta nahiko interesgarria iruditu zaidanez, irakurtzea gomendatzen dizuet. 


2010/04/26

Itsasoari buruzko kanta

Hurrengo abestia Goear izeneko programatik hartu dut. Abestiaren izenburua "gure ama itsasoa" da eta abestiaren letra Gabriel Arestirena izanda ere, Oskorri taldeak abesten du. Abestiak itsasoaren inguruan hitz egiten du eta hemen jartzea aukeratu dut itsasoko olatuak energia sortzeko erabiltzen baitira. Gainera, energia berriztagarria denez, ez du kutsatzen eta gure planeta zaintzen laguntzen digu.

2010/04/23

Itxaso-energia

Nola bilakatu elektrizitate itxasoaren olatuen indarra?

Hona hemen Euskaltubetik ateratako itxasoko energia berriztagarriari buruzko bideo interesgarria. Bideoak dioen moduan oraindik ere eremu honetan bide luzea dugu, olatuen energia beste energia berriztatzaile batzuk bezainbeste garatzeko.


euskaltube.com bideoak

Izenburua: Indar gazia
Erabiltzailea: teknopolis

2010/04/20

Energia aurrezten

Nola aurreztu dezakegu energia gure planetari laguntzeko? Zer egin dezakegu?

Hona hemen Slideshare programatik hartutako  power pointa. Power point honetan, energia aurrezteko zer egin dezakegun azaltzen digute gomendio batzuen bitartez.

Blog honetan Zumaian kontsumitzen duten energia aurrezteko ideiak jasotzen dira. Horrez gain, energia kontsumoa eta aldaketa klimatikoaren inguruan sortzen diren albisteak eta iritziak, ideiak eta desioak jaso eta publikatzeko plataforma ere bada.

Energiari buruz solik hitz egiten duen bloga da eta oso interesgarria iruditu zaidanez, hemen jartzen dizuet. Gomendatzen dizuet blog hau ikustea, irakurtzea eta aztertzea, horregatik, blog osoa ikusi nahi baduzue klikatu tituluan.

2010/04/14

Energia kontsumoaren arazoak

Gizakiok behar dugun energia baino gehiago gastatzen dugu. Gainera, erabiltzen dugun energia gehiena iturri berriztaezinetatik datorrenez, kontsumitzen jarraituz gero, bukatu
egingo da.

Bestalde, energia kontsumitzean ingurumenari kalte egiten diogu:

            - Atmosfera kutsatzen da.
            - Hondakin arriskutsuak sortzen dira (pila zaharrak adibidez).
            - Paisaia itsusten da.
            - Ekosistema aldatzen da.

2010/03/26

Eguzki-energia

Prakikak egiten nenbilean, talde bat etorri zen eskolara eguzki energiari buruzko informazioa emateko.

Aurkezpena hasi bezain laster, Solete izeneko pertsonaia agertu zen eta energia berriztagarri honi buruzko zenbait azalpen eman zizikigun. Ondoren, eguzki-energiarekin ibiltzen ziren zenbait objektu  erakutsi zizkiguten.

Aurkezpenarekin amaitu ostean, ikasleek taldeka jarri ziren eta eguzki energiari buruzko antzerki erraz batzuk egin zituzten.

Hitzaldia nahiko interesgarria izan zen, energia berriztagarrien inguruko informazio orokorra ematen baitzuen. Gainera, umeentzako proposatzen zituzten jarduerak nahiko dinamikoak eta dibertigarriak izan ziren.

2010/03/24

Gaitasun digitalak

Hona hemen Eli Gonzalez eta biok Lehen Hezkuntzako gaitasun digitalen inguruan egindako mapa kontzeptuala. Lehendabizi, paperean egin ondoren, Cmaptools programa erabili dugu pasatzeko. Programa hau jadanik ezagutzen genuen hori dela eta, ez dugu pasatzeko arazorik izan.

2010/03/06

Energia eraldaketak

Energiak ez du formarik eta beraz, ezin dugu eskuetan hartu. Hala ere, modu askotan agertzen da eta modu horietako batzutan ikus dezakegu (bonbilla baten argia) eta entzun dezakegu (danbolin baten soinua).

Energia mota batetik bestera alda daiteke. Baina inoiz ez da galtzen, ez sortzen, beti kontserbatu egiten da, izan ere, beti energia kantitate bera mantentzen da. Eraldaketa hauek etengabe gertatzen ari dira gure inguruan. Hona hemen energia eraldaketa adibide batzuk:

  • Bonbilla batean, energia elektrikoa argi energia eta energia termiko bihurtzen da.
  • Auto baten motorrean,  energia kimikoa (gasolina)energia termiko bihurtzen da (motorra berotu egiten da) eta ondoren, energia mekaniko (autoa mugitu egiten da).

2010/03/05

Zertarako balio du energiak?

Energia lanak egiteko erabiltzen da. Mendi bat igotzeko adibidez, energia behar dugu eta jaten dugunean eta hazten ari garela nabaritzen dugunean, energia erabiltzen dugu.

Energiak mugimendua eragiten du. Objektu bat higitzen ari dela ikustean, badakigu energia erabiltzen ari dela. Haizeak astindutako paper-orri batek, irakiten duen urez betetako lapiko batek eta higitzen ari den auto batek energia erabiltzen dutela erakusten digute.

Nola dakigu energia dagoela?

Energiak egiten duena nabaritzen edo ikusten dugulako dakigu energia dagoela. Energiak autoak higiarazten ditu, makinak funtzionarazten ditu, elikagaiak berotzen ditu, gure ikasgela argitzen du...

2010/03/02

Zer da energia?

Energia gauzak egiteko, aldaketak eragiteko eta lana burutzeko gaitasuna da. Energiak zenbait jarduera egiteko aukera ematen digu, besteak beste, mendi baten gailurrera igotzekoa, danbolina jotzekoa eta pentsatzekoa. Energia gure muskuluetan eta gure burmuinaren zeluletan pilatzen da.

Energia aldaketak gertatzearen zergatia da. Energiak efektu asko izan ditzake: mugimendua, argia, tenperatura aldaketak...

Energia edonon dago, modu desberdinetan egoten da.