Gure eskuetan geratzen da planetari laguntzea eta horretarako, energiaren kontsumoa jaistea beharrezkoa dugu. Baina zer egin dezakegu? Hona hemen Barakaldoko Sta Teresa Beurko izeneko ikastetxeak energia aurrezteko hartu dituen konpromesuak ondorengo gauzak aurrera eramanez:
Ez dugu energia behar ez denean gastatuko, beraz:
- Gelako argia beharrezkoa ez denean, argiak itzaliko ditugu. Horretarako, gelako arduradun bat egongo da. Klasean 5etan amaitzen denean, irakaslea honetaz arduratuko da. Ahal bada argi naturala erabiliko dugu eta horretarako, gelako pertsiana guztiak beti altxatuta egongo dira. Gainera, kontsumo gutxiko lanparak ikasgeletan jartzen saiatuko gara.
- Tresna elektrikoak ez ditugu piztuta utziko. Ordenagailuak itzaltzeko ez dugu “stand by” sistema erabiliko.
- Arduradun batek termometroaren tenperatura kontrolatuko du eta 20º baino gehiago dagoenean bi arduradunek berogailuak itxiko dituzte. Inoiz ez ditugu lehioak irekiko berogailuak piztuta dauden bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario