Energiak ez du formarik eta beraz, ezin dugu eskuetan hartu. Hala ere, modu askotan agertzen da eta modu horietako batzutan ikus dezakegu (bonbilla baten argia) eta entzun dezakegu (danbolin baten soinua).
Energia mota batetik bestera alda daiteke. Baina inoiz ez da galtzen, ez sortzen, beti kontserbatu egiten da, izan ere, beti energia kantitate bera mantentzen da. Eraldaketa hauek etengabe gertatzen ari dira gure inguruan. Hona hemen energia eraldaketa adibide batzuk:
- Auto baten motorrean, energia kimikoa (gasolina)energia termiko bihurtzen da (motorra berotu egiten da) eta ondoren, energia mekaniko (autoa mugitu egiten da).
No hay comentarios:
Publicar un comentario