Aurkezpena hasi bezain laster, Solete izeneko pertsonaia agertu zen eta energia berriztagarri honi buruzko zenbait azalpen eman zizikigun. Ondoren, eguzki-energiarekin ibiltzen ziren zenbait objektu erakutsi zizkiguten.
Aurkezpenarekin amaitu ostean, ikasleek taldeka jarri ziren eta eguzki energiari buruzko antzerki erraz batzuk egin zituzten.
Hitzaldia nahiko interesgarria izan zen, energia berriztagarrien inguruko informazio orokorra ematen baitzuen. Gainera, umeentzako proposatzen zituzten jarduerak nahiko dinamikoak eta dibertigarriak izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario