Energiaren taula

Taula honen datu guztiak orrialde honetatik aterata daude: http://www.berriotxoa.com/images/library/File/Encuesta%20EA21-09-10.pdf. Datu horiek guztiak ateratzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleei galdetegi bat egin zieten eta helburua hauek energia aurrezteko orduan zituzten jarrerak ezagutzea zen.

Jarrerak

Argi naturala aprobetxatzen duzu?

Elektrotresnak txikiak deskonektatzen dituzu?

Kontsumo txikiko bonbillak erabiltzen dituzu?

Garrantzitsua deritzozu elektrotesnak

kontsumo murritzeko izateari?

Inoiz ez

8

43

74

12

Noizbehinka

26

66

97

29

Maiz

111

117

112

121

Beti

331

254

197

316

Baliogabeak

5

1

1

3

481

481

481

481

2010/03/26

Eguzki-energia

Prakikak egiten nenbilean, talde bat etorri zen eskolara eguzki energiari buruzko informazioa emateko.

Aurkezpena hasi bezain laster, Solete izeneko pertsonaia agertu zen eta energia berriztagarri honi buruzko zenbait azalpen eman zizikigun. Ondoren, eguzki-energiarekin ibiltzen ziren zenbait objektu  erakutsi zizkiguten.

Aurkezpenarekin amaitu ostean, ikasleek taldeka jarri ziren eta eguzki energiari buruzko antzerki erraz batzuk egin zituzten.

Hitzaldia nahiko interesgarria izan zen, energia berriztagarrien inguruko informazio orokorra ematen baitzuen. Gainera, umeentzako proposatzen zituzten jarduerak nahiko dinamikoak eta dibertigarriak izan ziren.

2010/03/24

Gaitasun digitalak

Hona hemen Eli Gonzalez eta biok Lehen Hezkuntzako gaitasun digitalen inguruan egindako mapa kontzeptuala. Lehendabizi, paperean egin ondoren, Cmaptools programa erabili dugu pasatzeko. Programa hau jadanik ezagutzen genuen hori dela eta, ez dugu pasatzeko arazorik izan.

2010/03/06

Energia eraldaketak

Energiak ez du formarik eta beraz, ezin dugu eskuetan hartu. Hala ere, modu askotan agertzen da eta modu horietako batzutan ikus dezakegu (bonbilla baten argia) eta entzun dezakegu (danbolin baten soinua).

Energia mota batetik bestera alda daiteke. Baina inoiz ez da galtzen, ez sortzen, beti kontserbatu egiten da, izan ere, beti energia kantitate bera mantentzen da. Eraldaketa hauek etengabe gertatzen ari dira gure inguruan. Hona hemen energia eraldaketa adibide batzuk:

  • Bonbilla batean, energia elektrikoa argi energia eta energia termiko bihurtzen da.
  • Auto baten motorrean,  energia kimikoa (gasolina)energia termiko bihurtzen da (motorra berotu egiten da) eta ondoren, energia mekaniko (autoa mugitu egiten da).

2010/03/05

Zertarako balio du energiak?

Energia lanak egiteko erabiltzen da. Mendi bat igotzeko adibidez, energia behar dugu eta jaten dugunean eta hazten ari garela nabaritzen dugunean, energia erabiltzen dugu.

Energiak mugimendua eragiten du. Objektu bat higitzen ari dela ikustean, badakigu energia erabiltzen ari dela. Haizeak astindutako paper-orri batek, irakiten duen urez betetako lapiko batek eta higitzen ari den auto batek energia erabiltzen dutela erakusten digute.

Nola dakigu energia dagoela?

Energiak egiten duena nabaritzen edo ikusten dugulako dakigu energia dagoela. Energiak autoak higiarazten ditu, makinak funtzionarazten ditu, elikagaiak berotzen ditu, gure ikasgela argitzen du...

2010/03/02

Zer da energia?

Energia gauzak egiteko, aldaketak eragiteko eta lana burutzeko gaitasuna da. Energiak zenbait jarduera egiteko aukera ematen digu, besteak beste, mendi baten gailurrera igotzekoa, danbolina jotzekoa eta pentsatzekoa. Energia gure muskuluetan eta gure burmuinaren zeluletan pilatzen da.

Energia aldaketak gertatzearen zergatia da. Energiak efektu asko izan ditzake: mugimendua, argia, tenperatura aldaketak...

Energia edonon dago, modu desberdinetan egoten da.