Askotan, energia xahutzen dugu eta behar den baino energia gehiago kontsumitzen dugu. Hau da adibidez, Arangoitin dagoen unibertsitatearen kasua:
Eraikina: barneko argiaren kontsumoa Geletan beti argia piztuta egoten da nahiz eta inor ez egon baita pasabideetan ere. Gainera, nahiz eta ondo argituta egon, harrerako argiak piztuta egoten dira eta baita beheko solairuan dagoen gelako argia ere.
Eraikina: barneko berogailuen erabilera
Nahiz eta hotzik ez egin, berogailuak egun osoan piztuta daude. Gainera askotan, berogailuak piztuta dauden bitartean, lehioak zabalik egoten dira.
Xahutzen den energia elektrikoa
Askotan ordenagailu gelan, behar diren baino ordenagailu gehiago piztuta daude, jendeak amatatzen ez dituelako. Gainera, askotan ordenagailuetako pantailak ere piztuta daude eta horrek guztiak energiaren kontsumoa handitzen du.